XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...): Ene Jauna! Zugan dut itxaropen; bein ere ez naiz lotsagorrituko.
Ain nekagarri izan zitzaion Medina'ko fundazioan, idazkari zuan Igarategi'tar Maria Amak onela esaten zion:
Aren erantzuna: Inpernukoa dabil naasketan.
Ez luke ark besterik nai: guzia bertan laga, eta gu emendik joatea.
Ez! Ez!! Auek, gure emengo lana Jaunaren aintza eta iñor asko zeruratzeko izango dan ezaugarriak dira.
Medina'ko fundazio au, Jesus eta Maria'ri zeiñen atsegin izango zaien, etorkizunak erakutsiko du.
Jaunaren arduran ere, ondo sendotua zeukan sinismena:
Itzaldi askotan auxe esaten zigun: Jaunaren ardurapean etzateko.
Tolosa'ko etxea asteko baimen guziak eskuan zituala, Salamanca'tik onako agindu au artu zuan:
Atsekabea atsekabearen gain.
Bañan ezespen eta ekaitz artean bera beti aurrera; kanpotiko eta barruko neke-samiñak igaroaz.
Itz oien aurka jaikitzen ziran gizonen esamesak, utsal baño utsalago ziran arentzat; eta lan gaitzaren aurrean sortu oi-dan bildurrak, arentzat indarrik etzuten.